De un vistazo
- Tareas: Kudeatu erabiltzaileen bizi-zikloa digitala eta laguntza teknikoa eskaini.
- Empresa: EITB, lan-ingurune digitalaren erreferente teknikoa.
- Beneficios: Proiektu interesgarriak, lankidetza eta etengabeko hobekuntza.
- Otra información: Automatizazioan eta adimen artifizialean parte hartzeko aukera.
- Por qué este empleo: Zure ekarpena zuzenean eragingo du pertsonen esperientzia digitalean.
- Cualificaciones: Informatika Ingeniaritzako Gradua eta ITSM tresnen ezagutza.
El salario previsto está entre 49500 - 60500 € por año.
Zein izango da zure ekarpena?
EITBko lanpostu digitalaren funtzionamendu egokia bermatzea, erakundeko pertsonek ingurune teknologiko funtzional, seguru eta eguneratua izan dezaten.
Zerbitzu Digitalaren eta Lanpostuaren arloko erreferente teknikoa izango zara, laguntza espezializatua, kudeaketa operatiboa eta proiektuen lidergo teknikoa uztartuz.
Eginkizun nagusiak
Erabiltzaileen bizi-ziklo digitala kudeatzea: altak, aldaketak eta bajak, lanpostuen konfigurazioa, kontuak, taldeak, sarbideak eta lotutako politikak.
Ordenagailu eramangarrien, gailu mugikorren, periferikoen eta software korporatiboaren inbentarioa, hedapena, konfigurazioa, mantentzea eta baja kudeatzea, MDM/UEM tresnen bidez.
Gorabeherak eta laguntza-eskaerak artatu, diagnostikatu eta konpontzea, bigarren mailako eskalatze tekniko gisa jardunez eta behar denean arazoen erroko kausa aztertuz.
- Ticketen ilara, erantzun-denborak eta SLAk monitorizatzea, erabiltzaileak informatuta mantenduz eta neurri zuzentzaileak proposatuz.
- Microsoft 365, Teams, Share Point eta Slack plataformetan laguntza tekniko eta funtzionala ematea, eta prestakuntza zein adopzio teknologikoko ekintzetan parte hartzea.
- Lanpostu digitalaren hedapen-, migrazio- eta berritze-proiektuak teknikoki gidatzea, azpiegitura, segurtasun, garapen eta hornitzaileekin koordinatuz.
- Scriptak eta automatizazioak garatzea, bereziki Power Shell erabiliz, eskuzko lanak murrizteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko.
- Lanpostuaren segurtasun-irizpideak aplikatzea eta bere ardurapeko prozesuetan ENS eta DBEO arauak betetzen direla bermatzea.
- Dokumentazio teknikoa, ezagutza-basea, prozedura operatiboak eta zerbitzuaren jarduera-, metrika- eta kalitate-txostenak eguneratuta mantentzea.
- EITBko egoitza, lantoki eta korrespontsalia desberdinetara joatea, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean.
- Erabiltzaileen beharrak, kexak eta hobekuntza-proposamenak jaso eta bideratzea, gogobetetasunaren jarraipena eginez.
- Lanpostu digitaleko joera teknologikoen jarraipena egitea, automatizazioari eta zerbitzuari aplikatutako AA tresnei arreta berezia eskainiz.
- Baldintzak
- Prestakuntza eta hizkuntzak
- Informatika Ingeniaritzako Gradua, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua edo lanbidean jarduteko gaitzen duen homologatutako titulu ofizial baliokidea.
- Gaztelaniaren ahozko eta idatzizko ezagutza osoa eta euskarako C1 maila.
- Ezagutzak eta esperientzia
Bereziki baloratuko dira
- ITSM tresnen ezagutza, Proactiva Net edo baliokideak.
- ITIL Foundation, Microsoft MD-102 edo Microsoft Intune ziurtagiriak.
- Gailuen kudeaketa zentralizatuan, MDM/UEM, GPO, Entra ID eta Active Directory inguruneetan esperientzia.
- Bigarren mailako laguntza teknikoan, erroko kausaren analisian eta gorabehera zein eskaeren kudeaketan esperientzia.
Horrez gain
- Microsoft 365, Teams, Share Point eta Slack plataformen ezagutza.
- Automatizazioan edo scripting-ean esperientzia, bereziki Power Shell erabiliz.
- Endpoint segurtasunari, sarbideen kudeaketari, zifratzeari, ahuleziei eta ENS zein DBEO arauen betetzeari buruzko ezagutzak.
- Proiektuak teknikoki gidatzeko eta diziplina anitzeko taldeekin zein hornitzaileekin koordinatzeko gaitasuna.
- Ingeles teknikoaren ezagutza.
Zer eskaintzen dugu?
- EITBko lan-ingurune digitalaren erreferente tekniko gisa jarduteko aukera.
- Hedapen-, migrazio- eta berritze teknologikoko proiektuetan, automatizazioan eta zerbitzuari aplikatutako adimen artifizialean parte hartzea.
- Lankidetzan, diziplina aniztasunean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako lan-ingurunea.
- Erakundeko pertsonen esperientzia digitalean eta produktibitatean zuzeneko eragina izango duen proiektua.
TÉCNICO/A DE PUESTO DIGITAL Y DE SERVICIO AL USUARIO in Bilbao empresa: LKS NEXT SELECTION
Iztueta es una empresa familiar con más de un siglo de trayectoria, lo que la convierte en un empleador excepcional. Ofrecemos un ambiente de trabajo positivo y colaborativo, donde cada empleado tiene la oportunidad de crecer y contribuir a un proyecto estable y significativo en el sector alimentario. Además, valoramos la cercanía con nuestros clientes y fomentamos el desarrollo personal y profesional de nuestro equipo, asegurando que cada miembro se sienta parte integral de nuestra historia y misión.