Pedagogia Terapeutikoko irakaslea Lehen Hezkuntza - Fundación Educativa Jesuitas Norte in Bilbao

Pedagogia Terapeutikoko irakaslea Lehen Hezkuntza - Fundación Educativa Jesuitas Norte in Bilbao

Bilbao Full Time Presencial
J

Jesuitak Indautxun Pedagogia Terapeutikoko profil baten bila gabiltza Lehen Hezkuntzan jarduteko.

Bere espezialitatetik, ikasleen hezkuntza integralaren arduraduna izango da, gainerako irakasle-taldearekin lankidetzan, ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekin, Curriculum Proiektuarekin, indarrean dagoen legeriarekin eta ikastetxearen misioa definitzen duten beste dokumentu batzuekin bat etorriz.

Funtzio nagusiak hurrengoak dira:

1. Beharrak ebaluatzea eta identifikatzea

  • Irakasle tutorearekin, orientatzailearekin eta Aniztasunari Arreta eta Orientazio departamentuko kideekin lankidetzan aritzea HPB (Hezkuntza Premia Bereziak) dituen eta behar duen ikasleriaren ebaluazio kurrikularrean.
  • Ikasle bakoitzaren gaitasun-maila eta aurrerapena jasotzen duten ebaluazio-txostenak idaztea.
  • Hezkuntza premia bereziak (HPB) dituzten ikasleei dagozkien proba diagnostikoak eta ebaluazio-probak aplikatzea, orientazio-zerbitzuarekin koordinatuta.

2. Hezkuntza-erantzuna planifikatzea

  • Ikasle bakoitzaren beharretara eta aukeretara egokitutako jarduerak eta material didaktikoak diseinatzea eta prestatzea.
  • Esleituta dituen ikasleen JIPak (Jarduera Plan Pertsonalizatuak) egitea, garatzea eta haien jarraipena egitea.
  • Beharrezkoa den arloetan norbanakoaren curriculum-egokitzapenak (NCE) egitea, irakasle tutorearekin eta orientazio-zerbitzuarekin lankidetzan.
  • Behar duten ikasleen NJPak (Norbanakoaren Jarduera Planak) egitea eta garatzea.
  • Hezkuntza-prozesuak eta arreta bereziko prozesuak programatzea eta ebaluatzea.

3. Ikasleekin esku-hartze zuzena egitea

  • HPB dituzten ikasleekin banaka edo talde txikian lan egitea, bai gela arruntean, bai laguntza-gelan, JIPetan, NCEetan eta NJPetan aurreikusitakoa garatuz.
  • Dibertsitate funtzionala duten ikasleen inklusioa gela arruntean eta ikastetxeko bizitzan parte hartzea bultzatzen duten neurriak aplikatzea.
  • HPB dituzten ikasleen autonomia pertsonaleko ohiturak garatzera bideratutako jarduerak babestea.

4. Aurrerapenaren jarraipena eta ebaluazioa egitea

  • Ikasle bakoitzaren aurrerapenak behatzeko eta ebaluatzeko ariketak, lan praktikoak eta proba egokituak antolatzea.
  • Ikasleen bilakaeraren arabera, JIPak, NCEak eta NJPak aldizka berrikustea eta eguneratzea.

5. Beste profesional batzuekin koordinatzea

  • Irakasle tutorearekin, gainerako irakasleekin, orientazio-zerbitzuarekin eta ikastetxeko laguntza-zerbitzuko beste profesional batzuekin koordinatzea.
  • Kanpoko hezkuntza-zerbitzuekin eta, hala dagokionean, ikasleekin esku hartzen duten osasun- eta gizarte-zerbitzuekin lankidetzan aritzea.
  • Irakasle-taldearekin lankidetzan aritzea estrategia metodologiko inklusiboak praktikan jartzeko.
  • Irakasle tutorearekin eta orientatzailearekin lankidetzan aritzea ikasleen aniztasunetik sortzen diren egoerei erantzuteko, HPB dituzten ikasleen arretari lehentasuna emanez.
  • Dagozkion koordinazio-, ebaluazio- eta jarraipen-bileretan parte hartzea.

6. Familiekin harremana izatea

  • Irakasle tutorearekin lankidetzan aritzea familiekin duten harremanean, HPB dituzten ikasleen jarraipena egiteko: haien bilakaeraren berri ematea, iritziak partekatzea eta etxean haien garapena nola lagundu orientatzea.

7. Beste eginkizun batzuk

  • Lanpostuari dagokion beste edozein zeregin.

Kontratuaren baldintzak hurrengoak dira:

  • Hasiera data azaroak 25
  • Amaiera data 2027ko abuztuak 31
  • Jardunaldi erdia (%50eko jardunaldia)
  • Praktika profesionala lortzeko prestakuntza-kontratua

Pedagogia Terapeutikoko irakaslea Lehen Hezkuntza - Fundación Educativa Jesuitas Norte in Bilbao empresa: JobLeads

En Sir Victor, ofrecemos un entorno de trabajo dinámico y creativo en el corazón de Barcelona, donde la pasión por la hospitalidad se combina con oportunidades de crecimiento profesional. Nuestro equipo disfruta de beneficios únicos, como descuentos en hoteles y restaurantes, así como un día libre para celebrar su cumpleaños, todo mientras colaboran en la creación de experiencias memorables para nuestros huéspedes. Si buscas un lugar donde tu talento sea valorado y puedas contribuir a un ambiente inclusivo y diverso, ¡te estamos esperando!

J

Datos de contacto:

Equipo de selección de JobLeads