BATZ Igorren taldeko AUTO negozioko Ingeniaritza arloan, Produktu Ingeniari lanpostu bat beteko da.
Produktu Managerraren menpe, hurrengoetaz arduratuko da:
- Produktuaren definizio teknikoa eta balorazio ekonomikoa, eta defentsa teknikoa, eskaintza fasean, bezeroaren aurrean.
- Produktua definitzea eta baliozkotzea, bezeroaren espezifikazioak eta karga-koadernoak betetzen direla ziurtatuz, proiektuen errentagarritasuna zainduz eta Garapen eta Industrializazio faseetan epeak betetzen direla ziurtatuz.
Horretarako beharrezkoa izango da:
- Industria-ingeniaritzako prestakuntza (espezialitate mekanikoa edo mekatronikoa).
- Bezeroarenganako orientazio argia, baita kudeatzeko, negoziatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna ere.
- Ingelesa jakitea (C1 gutxieneko maila).
- Bidaiatzeko prest egotea.
Horrez gain, baloratuko da:
- Esperientzia izatea antzeko lanpostuetan (produktuaren garapena) industria-sektorean, ahal dela automobilgintzan.
- 3D diseinuan esperientzia izatea (CATIA V5, Siemens NX edo SolidWorks).
- Elementu Finituen (ABAQUS edo ANSYS) simulazioan esperientzia izatea.
- Fabrikazio-teknologiak ezagutzea: injekzioa, estanpazioa, soldadura, etab.
- Materialak ezagutzea, batez ere konpositeak.
- Garapen aerodinamikorako CFD programak ezagutzea.
- Euskara menperatzea.
- Alemana menderatzea
- Arratia inguruan bizitzea.
Produktu Ingeniaria / Ing. Producto (sector automoción) empresa: College Recruiter
Capitole es una de las mejores empresas de consultoría IT, donde la gente es el centro de todo. Ofrecemos un ambiente de trabajo flexible y humano, con oportunidades de crecimiento profesional a través de un presupuesto anual de formación de 1200 € y un camino de carrera adaptado a tus necesidades. Además, disfrutarás de un equipo diverso y dinámico, acceso a comunidades tecnológicas y eventos emocionantes, todo mientras trabajas en proyectos interesantes desde la comodidad de tu hogar en España.