Beasaingo fabrikazio arlorako soldaduran aditua den produkzio-linea buru baten bila ari gara. Lidergo-gaitasun sendoa, pertsonen kudeaketan esperientzia eta emaitzetara zein etengabeko hobekuntzara bideratutako profila duen pertsona baten bila gabiltza. Bere eginkizun nagusiak honako hauek izango dira:
- Fabrikazio-lerroen definizioa, ezarpena eta optimizazioa gidatzea, kostuen kontrola eta murrizketa nahiz Lead Time-aren hobekuntza helburu izanik.
- Entrega-epeei lotutako helburuak betetzen direla bermatzea.
- Kalitate Sailarekin elkarlanean, kalitate-adierazleen eta kalitate ezaren kostuen etengabeko hobekuntza sustatzea.
Pertsona honek diziplina anitzeko talde baten lidergoa hartuko du bere gain, produkzio-prozesu eraginkor eta lehiakorrak ezarriz, fabrikazio-kostuak definituz eta horien jarraipena eginez.
Halaber, entrega-plangintzan oinarrituta, materialen hornidura egokia bermatuko du, fabrikazio-sekuentziak definituko ditu eta eguneroko entrega-konpromisoak zorrotz betetzen direla zainduko du.
Azkenik, hobekuntza-ekimenak gidatuko ditu, kalitate ezaren kostuak murriztuz eta prozesuen eraginkortasuna etengabe handituz.
Ingeniaritzako unibertsitate-prestakuntza (goi-mailako ingeniaria/masterra) eta Soldadurako nazioarteko ingeniari eta teknikari ikastaroa (IWE/IWT titulazioa).
Beharrezko esperientzia profesionala
Fabrikazio-ingurunean esperientzia izatea, tamaina esanguratsuko lantaldeen lidergoan ibilbidea izatea eta, ahal dela, muntaia-kateetan eta/edo SOLDADURA prozesuetan ezagutza eta esperientzia edukitzea.
Konpetentziak
Gaitasun pertsonalak:
- Harremanetarako gaitasuna. Saiatua. Izaera eta Jarrera positiboa.
- Aldaketak eta hobekuntzarako ikuspegia.
- Fabrikazio-metodologia berriekiko (Lean Manufacturing), kalitatearekiko (Kaizen), logistikarekiko (Kitting) etaplangintzarekiko interesa.
- Sail anitzeko ekipoak pilotatzeko gaitasuna (helburu komunak dituzten giro positiboak sortzea)
Positiboki baloratuko da:
- Analisi-gaitasuna. Oso pertsona ordenatua behar da.
- Industria-kostuen kontrolari buruzko ezagutzak (metodoak eta denborak).
- Euskara, gaztelania eta ingelesa (gutxienez C1 maila)
Beste baldintza batzuk:
Proiektuen beharraren arabera, bidaiatzeko eta/edo estatuko edo nazioarteko aldi baterako desplazamenduetarako prestutasuna izatea (beste egoitza batzuk, bezeroa, hornitzailea...).
Jefe/a Línea de Producción (SOLDADURA) in Beasain empresa: College Recruiter
Capitole es una de las mejores empresas de consultoría IT, donde la gente es el centro de todo. Ofrecemos un ambiente de trabajo flexible y humano, con oportunidades de crecimiento profesional a través de un presupuesto anual de formación de 1200 € y un camino de carrera adaptado a tus necesidades. Además, disfrutarás de un equipo diverso y dinámico, acceso a comunidades tecnológicas y eventos emocionantes, todo mientras trabajas en proyectos interesantes desde la comodidad de tu hogar en España.