Beasaingo fabrikazio arlorako
soldaduran
aditua den produkzio-linea buru baten bila ari gara. Lidergo-gaitasun sendoa, pertsonen kudeaketan esperientzia eta emaitzetara zein etengabeko hobekuntzara bideratutako profila duen pertsona baten bila gabiltza. Bere eginkizun nagusiak honako hauek izango dira:
Fabrikazio-lerroen definizioa, ezarpena eta optimizazioa gidatzea, kostuen kontrola eta murrizketa nahiz Lead Time-aren hobekuntza helburu izanik.
Entrega-epeei lotutako helburuak betetzen direla bermatzea.
Kalitate Sailarekin elkarlanean, kalitate-adierazleen eta kalitate ezaren kostuen etengabeko hobekuntza sustatzea.
Pertsona honek diziplina anitzeko talde baten lidergoa hartuko du bere gain, produkzio-prozesu eraginkor eta lehiakorrak ezarriz, fabrikazio-kostuak definituz eta horien jarraipena eginez.
Halaber, entrega-plangintzan oinarrituta, materialen hornidura egokia bermatuko du, fabrikazio-sekuentziak definituko ditu eta eguneroko entrega-konpromisoak zorrotz betetzen direla zainduko du.
Azkenik, hobekuntza-ekimenak gidatuko ditu, kalitate ezaren kostuak murriztuz eta prozesuen eraginkortasuna etengabe handituz.
Ingeniaritzako unibertsitate-prestakuntza (goi-mailako ingeniaria/masterra) eta Soldadurako nazioarteko ingeniari eta teknikari ikastaroa (IWE/IWT titulazioa).
Beharrezko esperientzia profesionala
Fabrikazio-ingurunean esperientzia izatea, tamaina esanguratsuko lantaldeen lidergoan ibilbidea izatea eta, ahal dela, muntaia-kateetan eta/edo SOLDADURA prozesuetan ezagutza eta esperientzia edukitzea.
Konpetentziak
Gaitasun pertsonalak:
Harremanetarako gaitasuna. Saiatua. Izaera eta Jarrera positiboa.
Aldaketak eta hobekuntzarako ikuspegia.
Fabrikazio-metodologia berriekiko (Lean Manufacturing), kalitatearekiko (Kaizen), logistikarekiko (Kitting) etaplangintzarekiko interesa.
Sail anitzeko ekipoak pilotatzeko gaitasuna (helburu komunak dituzten giro positiboak sortzea)
Positiboki baloratuko da:
Analisi-gaitasuna. Oso pertsona ordenatua behar da.
Industria-kostuen kontrolari buruzko ezagutzak (metodoak eta denborak).
Euskara, gaztelania eta ingelesa (gutxienez C1 maila)
Beste baldintza batzuk:
Proiektuen beharraren arabera, bidaiatzeko eta/edo estatuko edo nazioarteko aldi baterako desplazamenduetarako prestutasuna izatea (beste egoitza batzuk, bezeroa, hornitzailea...).
Jefe/a Línea de Producción (SOLDADURA) in Beasain empresa: CAF Group
En CAF Digital & Design Solutions, ofrecemos un entorno de trabajo dinámico y colaborativo donde la innovación y la sostenibilidad son pilares fundamentales. Nuestros empleados disfrutan de oportunidades de crecimiento profesional en un equipo multidisciplinar e internacional, trabajando en proyectos de vanguardia en el sector ferroviario. Además, nuestra sede en Linares o Granada proporciona un ambiente inspirador y accesible, ideal para aquellos que buscan un equilibrio entre la vida laboral y personal.